Nor gara

goiburua_nagusia

Labores Otea Udete Justo-ren ekimen batetik sortu zen, Goierri aldean jostea eta sortzearen inguruko gozamena sustatzeko asmotan.

1994ko martxoan  ikusi zuen proiektu honek argia.  Infitex markako artilea  eta  DMCko produktuekin hasi zen.

Negozioa hazten joan zen eta  2000.urteko abenduan Beasaingo Oriamendi kalea, 19ra pasatu zen; gaur egun bertan jarraitzen duelarik.

biak

Hemen lankide  Sonia Santacreu  hasi zen eta biok batera lantalde polita osatuz, negozioa aurrera ateratzea lortu dugu. Etxe desberdinekin egiten dugu lan:  Lanas KatiaLanas InfitexPareraDMC…,eta duela hiru urtetik  Creaciones Magasarekin ere.

Euskal Herriko jantzietan  dena dugu. Eskoletarako  amantalakHaurtxoentzako  osagarriak (kotxeentzako mantak, toallak, bainurako kapak, adur-zapiak, panpinatxoak) hauek denak  bordatu  daitezke eta  pertsonalizatu.

Guk geuk bordatu, euskal jantziak josi, irakasleentzako amantalak egin, sehaskak forratu…denetik egiten dugu. Galdetu beldurrik gabe!

irudia1

Denda barruan ikastaroak ere eskaintzen ditugu:  kakorratz-lana (gantxiloa) , puntua, bainikak, ‘corte y confección’… TTIKLIK! ELKARGUNEA bezalako lekuetan ere ematen ditugu ikastaroak.

Gure ordutegia, astelehenetik ostiralera 9:30etatik 13:00tara eta  16:30tatik 20:00tara da eta larunbatetan 9:30etatik 13:00tara.

Telefono zenbakia:  943.162.384.

Laster web orria eta on-lineko salmenta izango ditugu nahi duzuna galdetzeko!